Fortunato Agirre gure zuhaitz genealogikoan

FortunatoAgirreBadaukagu ere bai gure zuhaitz genealogikoan Fortunato Agirre.

Osasuna futbol taldeko sortzaileetako bat, Lizarra ikastolaren bultzatzailea eta Napar Buru Batzarreko kidea izan zen, Jose Agerre haren buru zela. 1931an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatua izan ondoren, Lizarrako zinegotzi eta alkate hautatu zuten. Herriak maitatua, aho batez izendatu zuten alkate, hala gehiengo eskuindarrak nola gutxiengo ezkertiarrak. Alkate gisa, 1931ko Lizarrako Estatutua prestatzeko bilera antolatu zuen.

Espainiako Gerra Zibila piztu zuen altxamendua gertatu baino lehenagoko hilabeteetan, Agirrek bazuen Emilio Mola Nafarroa Garaiko Gobernadore Militarraren asmoen berri: Molak Irantzuko monasterioan armak zituen ezkutatuta eta bilerak egiten ziren Errepublikaren aurka konspirazioa antolatzeko. Agirrek jakin zuen 1936ko uztailaren 16an Molak Iratxeko monasterioan Domingo Batet jeneralarekin elkarrizketa egin zuela. Mola konspiratzaileen aldekoa ote zen jakin nahi zuen Batetek, eta asmo horiekin zer ikustekorik ez zuela zin egiteko eskatu zion Molari. Agirre telefonoz horretaz mintzatu zen Casares Quiroga Espainiako gobernuburuarekin, baina horrek ezer ez egiteko agindu zion.

Altxamendua gertatu eta gutxira atxilotu zuten matxinatu faxistek. 72 egunez preso izan ondoren, 1936ko irailaren 29an erail zuten, Taxoaren, garondoan bi tiro jota, eta ezkutuan lurperatu zuten. Emaztea haurdun zuen, bi alaba bikiren esperoan; aita hil eta 34 egunera jaioko ziren Mirentxu eta Mikele Agirre.

Komunikabidea: wikipedia

OTROS PERSONAJES ILUSTRES:

Regente Magdalena

Regente Magdalena

Maravillas Lamberto

Maravillas Lamberto

Francisco Franco

Francisco Franco

Conde de Lerín

Conde de Lerín

Pedro de Navarra

Pedro de Navarra

Joaquín Zabalza

Joaquín Zabalza

Francisco Yndurain

Francisco Yndurain

Domingo Elizondo

Domingo Elizondo

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.