Pirritx, Porrotx eta MariMotots. Zazpikoloroa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irriaren Hirira gonbidatu dituzte, Zazpikoloroaren Festara. Usadioak dioenez, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria: urte osoan zehar mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria.

Gauaren erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek. Lortuko ahal dute Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea!

Argazkiak: Susana

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.