Agoizko Kirol Elkartearen eguna

Gaur ospatzen dugu egun oso kuttun bat, kirolaren eguna, adiskidetasunarena, garaipenena eta porrotena, diziplinarena, gaur ospatzen dugu Agoizko K. E.-aren omenez. Gezurrarekin topatuko ginen pentsatuko bagenu geure kluba, bakarrik klub bat dela, non gazteek kirola egiten duten. Hizki hauen atzean daude hainbat pertsona, bere esfortzu eta dedikazioarekin gure seme-alabek, ilobek, bilobek, kirola egitea eta kidetasuna eta aurkakoekiko errespetua ikastea posible egiten dutena.

Agoizko K. E.-ak bere ondasunak zor dizkio bere kideei, pertsonak zeinak haien ekarpenekin ahalegindu egiten dute geure klubaren ezkutua ezabatu gabe irautea, nahiz eta bere gainean milaka euri tanta erori.

Agoizko K. E.-ak bere sekulako ibilbidea zor dio bere arduraldiarekin geure herriko gazteek kirolean aritzea ahalegindu egiten duten entrenatzaileei. Haien denboraren zati bat eskaintzen diote irakasteari, hezteari, errespetatzeari, zintzotasunez garaipena bilatzeari, garaitzen jakiteari eta galtzen jakiteari. Geure kirolzale guztien gidari dira, beti itzalpean, astean zehar hainbat egun lan egiten geure gazteekin, asteburutan bidaiatzen futbolzelaietara, futbito-zelaietara, frontoietara, lilura haien aurpegietan margoturik. Entrenatzaileak Agoizko K. E.-ari bizitza ematen dioten bihotz taupadak dira. Eskerra: Aitziber eta Daniri, Rubén eta Iosu Salinaseri, Segurari, Iñaki Soto, José Vizcay eta Cholori, Dani Pérezi, Arturo eta Sergiori, Porros eta Urkori, Pelu eta Santoseri eta Lipo eta Josebari. Ezta ere ezin dugu ahaztu, ezin dugu utzi aipatu barik, klubak, bere historian zehar, izan dituen entrenatzaile guztiak, diziplina guztietakoak. Haiek, lehen esan bezala, baita ere klubaren ezkutuaren zati dira.

Agoizko K. E.-ak argia ikusten du administrazio kontseiluari esker, administrazio kontseiluak borroka egiten du egunero laurogei urte baino gehiago duen proiektu hau geure gazte kirolarietaraino eramateko, asko dira sortutako arazoak, baina irmotasunarekin, batasunarekin, ezeztatzea lortzen dute. Administrazio kontseilu bat non geure herriarekiko eta geure gazteekiko maitasunarengatik lan egiten den.

Zer esan Patxi Olorizi buruz, bakarrik esker hitzak bere eskuzabaltasunarengatik, bere urteroko ahalegin ekonomikoagatik, urperatuak gauden krisialdi guzti hauen gainetik. Baina Patxik, kolore hauek sentitzen ditu, pilota maitatzen du eta disfrutatzen du futbolari eta pilotari gazteen poz aurpegiak ikusten. Eskerrik Patxi ahaleginetako urte guzti hauengatik, klub honi indarrak eta energiak emateagatik. Horregatik, babes urte hauek guztiengatik eta gurekin arraunean aritzen jarraitzearen espero; Agoizko K. E.-ak entregatzen dizu urrezko eta brillantezko bereizgarri hau, eta hemengoek merezitako txalo hau eskaintzen dizute.

Testua: Mikel Sarriés
Argazkiak: Idoia

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.