Iñaki Garcia Koch hil da, Itoizko kableak moztu zituen ‘solidarioetako’ bat

Iñaki Garcia Koch, atxiboko irudi batean. Jagoba Manteroa / Argazki Press

1996an Itoizko urtegiko kableak moztu zituzten zortzi solidarioetako bat hil egin zen atzo: Iñaki Garcia Koch. Solidarioen ekintzarik ikusgarriena izan zen hura: urtegiko obrak bederatzi hilabetez gelditzea lortu zuten. Egileek, baina, zigorra jaso zuten: Garcia Kochek ia lau urte egin zituen espetxean, baldintza bereziki gogorretan, FIES-3ko presotzat —talde armatuko laguntzaile gisa— jo baitzuten.

Komunikabidea: Berria

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.