Agramondar bat eta pelaire bat Nafarroako parlamentuan
Nafarroa osoko hamasei dantza talde izan dira ganberan, eta dantzan aritu dira, ordezkari politikoen aurrean.
Iruñeko Iruña Taldea, Lau Urrats, Jaso, Oberena, Amaiur eta Muthiko Alaiak; Isabako Kurrukla; Iribaseko Basakaitz; Lizarrako Francisco Beruete; Atarrabiako Mikelats; Tuterako Paloteado de San Juan; Agoizko Angiluerreka; Noaingo Ardantzeta; Burlatako Larratz eta Nafarroako Dantzazaleak eta Txistularien Elkatea egon dira, Ainhoa Aznarez parlamentuko presidenteak gonbidatuta (Ahal Dugu).
Geroa Baiko eta EH Bilduko ordezkariek egin diete harrera.
Hegi, Ostalerrak eta Baztango zortzikoa dantzatu dituzte.
Komunikabidea: Euskalerria Irratia