«Agur UPN» aldarria, Itoizko urtegian
Interneten eskegitako bideo batek erakusten duenez, zenbait gaztek «Agur UPN» aldarria Itoizko urtegira eramaten zuten atzo.
Ikasle Abertzaleak eta Ernai antolakundeen sinadura daraman pankarta erraldoi hori eskegita, «zentzurik gabeko makroproiektu desarrollisten bidez negozioa egin eta poltsikoak bete» dituztenak arbuiatu dituzte.
Era berean, maiatzaren 16an, 12.00etan, Foruen Plazatik abiatuta egingo den gazte manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Komunikabidea: Gara