Euskahaldun afaria antolatu dute Agoizko AEK eta EHE-k
Hasi da 19. Korrika, Urepeletik. Bilbon izango du helmuga, eta hamar egunez zeharkatuko ditu Euskal Herriko dozenaka herri, herritarrak «euskahalduntzea» helburu. AEK-ko irakasleek eta irakasle ohiek eraman zuten lekukoa lehen kilometroan. Ostiraleko eguerdian Korrika Agoiztik pasatuko da.
Korrika Agoiztik pasatzen dela probestuz ostiralean antolatu dute afaria. Bapo jan eta edan ostean, Korrikan parte hartuko dute.
Komunikabidea: www.euskalherrianeuskaraz.org