Alfredo León agoiztarra da Donostiako Jazzaldiaren 50. urteurreneko kartelaren egilea

jazzaldiaUztailaren 22tik 26ra ospatuko den Heineken Jazzaldiaren 50. urteurrenak badu kartela: ‘Akordea’ goiburuarekin aurkeztu dute, eta Alfredo León da egilea.

Agoiztarra bera, 1.200 euroko saria irabazteaz gainera, milaka pertsonengana iritsiko da bere izena. Diseinatzaile grafikoa da eta beste 80 sari irabazi ditu aurretik, tartean 2014ko Baionako jaietako kartela.

Lanaren egileak adierazi duenez, kartela pentsatzean topikoetatik «ihes» egin nahi izan du. Hala, zenbaki biribil baten ideian kontzentratu dela adierazi du –50. urteurrena–, irudi borobilak erabiliz kartela ilustratzeko.

Komunikabidea: Gara

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.