Agoizko haurrek Korrikarako petoak eta pankartak egin zituzten AEK-k Kultur Etxean antolatu zuen tailerrean. Patxi Huartek lagundu zien materiala prestatzen. Begira zein eder gelditu zaizkien.
Gure dantzariei zintak nahaspilatu zaizkie, ezin dute dantza egin eta zure laguntza behar dute. Lagun diezaiekezu? Aurkitzen baduzu azken ezkutuko mezua, 2026ko maiatzatik ekainera, sari bikainak lor ditzakezu: aldizkariak, poteak, CDak, jokoak, sarrerak, gonbidapenak... Zorte on!
2.- BALOIA:
Ona zara futbolean? Lagundu Mikeli baloia Irati ibaira ez dakion erori.
1.- GALDEZKA:
Zenbat dakizu Agoitzi buruz? Unai eta Izagaren eskutik jakingo duzu.