Euskararen eguna – “Orreagako gatazka” antzerlanaren antolaketa

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean Karrika Euskara Taldeak eta Udalako Euskara Zerbitzuak Orreagako Gatazka taulara eraman zuten Euskararen Egunaren karietara egiten den jaialdiaren zazpigarren edizioan. Ikuskizunean ehun eta hogei bat agoizkok parte hartu zuten, eta denen artean gogora ekarri zuten 778. urtean Orreagaren ondoan gertatutakoa, alegia. Euskal Herriko historia osoko pasadizorik ezagunena eta bere garaian Europa osoan hain ospetsu egin gatazka hura.

Argazkiak: Kris

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.