Unai Lako: “Euskararen inguruan entzuten ditugun kritikak faltsuak dira”

Otsailaren 1etik 7ra eginen dute matrikulazio kanpaina Nafarroan, 3 urteko haurrek Haur Hezkuntzan izena eman dezaten. Hezkuntza Departamentuak sare publikoaren aldeko mezua zabaldu du; Euskarabideak eta 24 toki entitatek, berriz, D ereduaren aldekoa. “Eleaniztasunaren balioa” nabarmendu du Agoizko alkate Unai Lakok (Agoitz, 1984), toki erakunde horien izenean. Hizkuntzaren aurkako kritikak “hauteskunde kanpainaren” arloan kokatu ditu.

24 toki entitatek bat egin duzue, Euskarabidearekin, D ereduaren alde. Indarrak batzeko?

Bai. Euskarabidearen bidez, Nafarroa osora ailegatzen da gure mezua. 24 toki entitate horien artean gaude hemeretzi udal, hiru mankomunitate eta bi batzar nagusi. Iruñerriko ia denak daude sartuta, eta eremu mistoko eta eremu euskalduneko batzuk. Beste hainbat toki entitatek ere egiten dituzte beren kanpainak, Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan, esate baterako.

Albiste osoa irakurtzeko: nafarroa.hitza.eus

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.