Aurten sorpresa batzuk izango ditugu egitarauan! Festari hasiera emateko, Pello Guerra, gure idazle eta auzokide haundiak gogoraraziko digu nondik gatozen eta non gauden 500 urte igaro eta gero.  Aldi berean, 1 litroko portzelanazko jarra tailatu eta serigrafiatuta zozketatuko dugu apuntatu zareten artean.

Dastatu ahal izango ditugun garagardo motak hauek izanen dira:

  • Lownenbrau alemaniar garagardo suabe eta freskagarria da. Oso ona hasteko eta garagar zapore onakin.
  • Weissenstephan Dunkel garizko garagardo iluna dugu. Ia beltza, baina oso suabe edateko. Alemaniarra da eta garagardo marka honek munduko honenetarikoen artean dago garizko garagardoetan. Benetan ona!
  • – St Bernardus Patter gure karteleko erregina dugu hau. Batzuentzat, munduko garagardorik onenetariko bat da. Alkohol dexentekoa baina gero ahoan ez da nabaritzen. Ongi xamar sartzen da  eta zapore mundiala! Probatu beharrezko garagardoa!

Beno, nola daude animo hoiek? Ba ez da hau dena hemen gelditzen. Ihazko jendearen adina ikusita, aurtengo kontzertuan 70 & 80´s rock-ari joko diogu. Smoke under water, Sweet home Alabama… Dire Straits… Ze gogoak ezta?

Animatu ba eta Angiluerrekan itxaroten zaituztegu!

Argazkiak: Guti
Informazio gehigarria: http://garagardofesta.jimdo.com

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.