Berriketan lagunen, kideen edota profesionalen arteko solasaldia da. Euskaltegian ikasiak dira guztiak, eta beren euskalduntze prozesua nolakoa izan den kontatu digute erreportaje honetan. Bihotzetik eta zintzotasunez gerturatu digute nafar guztien hizkuntza.

https://youtu.be/aS7TGMyKmeU

Kati polifazetikoa da, sortzailea, eta positibotasuna eta alaitasuna zabaltzen ditu. Antzerkiaren alorrean elkar ezagutu genuen orain dela urte anitz, eta garai horretako oroitzapen onak ditugu. Euskara ikasten hasi zen “ikasiko zuela bazekielako”, eta nabarmendu egiten du bere ikas-prozesua erraza eta dibertigarria izan zela. Euskara ikasten zoriontsu izan zen. Oso irakasle onak izan zituela gogoratzen du, eta, azkenik, kontu berezia gertatu zitzaion, sinplea bezain garrantzitsua: euskaraz egin zuen amets. Era berean, Atxaga euskaraz irakurtzea lortu zuen, eta harendako “mundu zoragarria ireki zen”. Saiakuntza eta errakuntzarako eskubidea aldarrikatzen du Katik: “hitz egiten ez baduzu, lotsarik gabe hanka sartzen ez baduzu, nola joko duzu aurrera?”.

EGA lorturik, euskara bere lan bizitzaren funtsezko ardatza izan da: AEK-ko irakaslea, euskara eta kultur teknikaria, Behatokia… Gaur egun kultur sustatzailea da, eta bi ikuspegi berritatik abiatzen du bere lana: alderdi emozionala eta hazkunde pertsonala, arteak, kulturak eta hezkuntzak eskainia. Euskaraz zein gaztelaniaz egiten du lan.

Laburra egin zitzaigun solasaldia, Kati, beste egun batez kafe bat hartuko dugu. Besarkada bat.

Informazio gehigarria: www.euskarabidea.es

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.