Agoizko Ernaik Kepa del Hoyoren heriotza salatu du

Kepa del Hoyo galdakaotarra zen, 20 urte egin ditu dagoeneko espetxean eta 20 urte horietan urrunduta, dispertsioan eta isolatuta izan dute. Gauza jakina da egoera horrek ze ondorio dituen; estresa, gaixotasuna eta, zoritxarrez gaurkoan bezala, behin baino gehiagotan heriotza. Legedi arrunta aplikatu balitzaio, Kepa del Hoyo kalean egon zatekeen jadanik, honezkero bere kondenaren bi herenak beteta baitzituen. Baldintzapeko askatasunean izan beharko luke beraz eta hala izan balitz, akaso, une honetan ez ginatekeen bere heriotzaz hizketan arituko.

Heriotza honen atzean, beraz, salbuespen legedia dago, egun indarrean dagoen espetxe politika. Urrunketa, dispertsioa… Eta legedi horrekin amaitu beharra dago. Beranduegi da dagoeneko, beranduegi legedia horrek konfrontazio eta gerra logika bati erantzuten diolako, eta herri honek, euskal gizarteak, aspaldidanik bakea nahi duelako, konponbidea nahi duelako.

Agoizko gazteek ere heriotza honen aurrean dispertsio politika hiltzailea salatu nahi dute eta honekin batera euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatu.

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.