Pasa den asteburuan eta Tronperri dantza taldearean eskutik heldu zen euskal dantzen jaialdia. Aurtengoa 35. edizioa izan zen eta Euskal Jaiaren ekintza zaharrena da.

Aukera ezin hobea zen Euskal Herriko dantzak ikusteko eta herrialde bakoitzeko dantzariek eman ziguten horretarako aukera. Hauxe da talde parte-hartzaileen zerrenda:

Larunbatean, ekainaren 3an eta arratsaldeko 19:30ean hasi zen ekitaldia eta bertan Durangoko Tronperri dantza taldea eta Zuberoko Muskidi dantza taldea aritu ziren dantzan

Igandean, ekainaren 4an aldiz, eguerdiko 12:30ean Donostiko Goizaldi dantza taldea, Nafarroako Agoitz dantza taldea, Gasteizeko Jare dantza taldea eta Lapurdiko Akelarre dantza taldea izan ziren parte-hartzaileak.

Ekitaldi biak Durangoko Andra Mariko elizpean ospatu ziren eta sarrera dohainik izan zen.

Komunikabidea: dotb.eus

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.