unaibildu
EH Bilduren ekitaldia Agoitzen. (EH BILDU)

Agoitz ez da edozein herri. Javier Esparza UPNko hautagaia alkate izandakoan utzitako diru zuloak estali behar izan ditu azken lau urteetan EH Bilduko alkate den Unai Lakok. Arrakasta handiarekin, herriko hautagaitzak ikusita (soilik PSN eta EH Bildu aurkeztu dira) aise errepikatuko duelako eta. Egindako lana aldarrikatzeko, EH Bilduko lehendakarigai Adolfo Araiz Agoitzera joan da, bertako udalak «gauzak kudeatzeko bestelako moduak daudela» erakutsi duela aldarrikatzeko.

Lehia elektoralean sartuta, Araizek Nafarroak «EH Bildu indartsu bat behar» duela ziurtatu du, «aldaketarekin herritarrak garaile ateratzen direlako». «Agoitzen bezala, Nafarroan ere aldaketa sakona aurrera eramango dugu», gehitu du Araizek, Lako ondoan zuela. Alkateak Esparzak azken egunetan Agoitzi buruz esandakoak ekarri ditu gogora: «Agoitzen beldurra eta askatasun falta dagoela esatea herriko bizilagun gustiekiko errespetu falta izugarria da». «Benetan ez al da pozten egun Agoitzen bizi dugun elkarbizitza eta giro onarekin?», galdetu du Lakok.

Komunikabidea: Gara

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.