jazzaldiaUztailaren 22tik 26ra ospatuko den Heineken Jazzaldiaren 50. urteurrenak badu kartela: ‘Akordea’ goiburuarekin aurkeztu dute, eta Alfredo León da egilea.

Agoiztarra bera, 1.200 euroko saria irabazteaz gainera, milaka pertsonengana iritsiko da bere izena. Diseinatzaile grafikoa da eta beste 80 sari irabazi ditu aurretik, tartean 2014ko Baionako jaietako kartela.

Lanaren egileak adierazi duenez, kartela pentsatzean topikoetatik «ihes» egin nahi izan du. Hala, zenbaki biribil baten ideian kontzentratu dela adierazi du –50. urteurrena–, irudi borobilak erabiliz kartela ilustratzeko.

Komunikabidea: Gara

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.