Euskaraldia: 212 partaide

Agoizko 212 lagunek parte hartu dute Euskaraldia – 11 egun euskaraz izeneko ekimenean. Gure egunerokoan euskararen erabilera bultzatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa izan da, azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean gauzatu dena. Bi parte hartzeko modu egon dira lehenengo aldiz martxan jarri den iniziatiban, bakoitzak hartu nahi zuen konpromisoari egokitutakoak: Ahobizi eta Belarriprest. Agoitzen 122 ahobizi izan dira eta 90 belarriprest. Nabarmentzekoa da partaide guztien artean emakumeak izan direla gehiengoa: %62.

Komunikabidea: agoitz.eus

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.