Teileriako Ahaztuak elkartearen aurkezpenaren hitzaldia hartu zuen Agoitzek, horretaz gain, beraiek memoria historikoaren kontura burutu nahi dituzten jardueren eta egitasmoen berri eman zen.

Oroimenezkoa den elkarte hau Elon sortu zen 2016an herri-ekimen modura Teileriako hobiaren izatea eta han egindako hilketak jakitera emateko. Beraien helburua ez da besterik Egia jakitera ematea baino, Justizia eta Ordaintza, eta II Errepublikaren kontrako estatu-kolpe militarra izan zela eta frankisten faxismoak erahil zituen biktimen onarpena legediaren aldetik.

Beraien egitasmo nagusienen artean, Teileriako Hobiaren Oroimeneko Parkea eraikitzea nabarmentzen da, biktimen familiekoen, elkarteen eta herriko erakundeen eskaerei eta itxaropenei erantzunez eta indarrean dagoen
legedia betez.

Ez da hau Teileriako Ahaztuak burutu nahi duten ekimen bakarra. Antzinako Iruñea-Jaca errepidean, elkarteak monolito bat jarri nahi du herrian 1936an egin ziren Giza Eskubideen urraketak gogorarazteko.

Teileriako Ahaztuak, bizirik daraman bi urteetan, beraien eskaerak lagundu dituen Udaletxe ezberdinen laguntzak jaso ditu: Agoizko, Tafallakoak, Iruñekoak eta Burlatakoak. Hala ere, beren herriko gobernu taldeak ez du egin.

Elkarteak babesa eta laguntza eskatu du, eta proiektu hau hobetuko duen edozein modutako ekarpenak eskertzen ditu. Bukatzeko, elkarteko partaide izateko gonbidapena luzatu du.

Aipatu beharra dago Eloko Teileriako hobia Nafarroa guztiko hobi komun garrantzitsuena dela. Guztira, 1963ko abuztua eta azaroa bitartean, 100 pertsona baino gehiago fusilatu ziren, haietako 11 Agoizkoak, errekete talde batek atxiloturikoak, eta gehienak “El Iratiko” langileak eta sozialistak.

Komunikabidea: agoitz.eus

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.