Agoizko Dantzari Taldeak “El calendario del año” izeneko telebista programan parte hartzeko gonbidapena jaso zuenean, baiezko erantzuna eman zuen, ustez ongi pasatzeko aukera baino ez zela izanen; baina, inoiz ez zuten imajinatzen handik irabazle aterako zirela. El calendario del año lehiaketa egutegi batean joanen diren argazkiak egiteko erdi-biluzik paratzean datza. Lehiaketaren saria saltzeko gai diren egutegi adina eskaintzea da horiek saltzeko. Salmentatik ateratzen dutena diru asmorik gabeko erakunde bati eman behar diote. Agoizko Dantzariek Euskal Dantzarien Biltzarrari ematea erabaki dute heldu den urteko Dantzari Eguna antolatzeko.

Hogei bat dantzari prest agertu ziren egutegia egiteko, baina guztiek ez zuten parte hartzeko betarik izan. Bakarrik hamar dantzari aukeratu zituzten, eta haiekin argazki saioa egin zuten Agoitzen ondoan dagoen Ekai herrian.

Herri kirol, pilotari eta azafata taldeekin, besteak beste, lehiatu behar izan zuten; baina, neska-mutilak elkarrekin agertzea izan zen agoizkoen ustez irabazle ateratzeko arrazoietako bat, bi sexuak elkartuta egoteak erakargarritasuna sortzen zuelako. Agoizkoek gogotik eutsi zioten eta irabazle gertatu ziren.

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.