Ikastetxeak jardunaldi iraunkorraren alde egin du

Urtarrilaren 16, 17 eta 18an, Agoizko San Migel LH Ikastetxe eta DBH institutuan bozketa bat egin zen jardunaldiaren iraupenaren inguruan, datorren ikasturtean eragina izanen lukeena.

Bertan parte hartu zuten ikastetxean seme-alabarik duten familietako %88,22ak, eta bozketak honelako emaitza izan zuen: 433 pertsonak zuten bozka emateko eskubidea, hau da, eskolan zegoen seme-alaba bakoitzarengatik boto bana (dBH-ko 4. mailakoak izan ezik) zentsatuta zeuden; horietatik, 341 bozka proposamenaren aldekoak ziren, 35 horren kontrakoak eta 6 bozka baliogabetu ziren.

Aldeko %60ko bozka jasota, ikastetxeak proiektua eta egindako bozketaren emaitza aurkeztu zion hezkuntza departamentuari. Horrek erabaki eta onetsi beharko du familiek hartu duten aukera. Hauxe da: 09:00-14:00 bitarteko ordutegia, jantoki zerbitzua eta 16:30ak arteko eskolaz kanpoko jarduerak.

Informazio gehigarria: www.agoitz.eus

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.