El Instituto de Educación Secundaria Obligatoria “Aoiz” fue creado en el año 1996, con la implantación de la ESO. Situado en la localidad de Aoiz, da servicio, también, a los valles de Arce, Izagaondoa, Lizoain-Arriasgoiti, Lónguida, Unciti, Urraúl Alto y Urraúl Bajo, así como a las localidades de Oroz Betelu y Urroz. Este instituto comparte instalaciones, dirección, claustro y consejo escolar con el Colegio Público San Miguel de Aoiz.

Actualmente cuenta con 144 alumnos y alumnas, de los que 110 estudian en modelo D. En esta ocasión hemos hablado con cinco de ellos para que nos recomienden algunos libros en euskera. Está claro que les interesan bastante las historias de chicas y chicos de su edad.


ANDREA ESTABOLITE ETA AINARA ZUNZARREN (15 URTE)
Ilargiaren alaba. Toti Martinez de Lezea

Istorioa polita da, baina ulertzeko hasieran zaila. Nik uste dut egokiagoa izan daitekeela jende helduagorentzat historiako erreferentzia asko sartzen direlako eta guk ez dugu hori dena ezagutzen.
Azkenean polita suertatzen da ustez sorginak izateagatik zigortu zituzten emakume haiekin zer gertatu zen ezagutzeko aukera ematen dizulako.
Pertsonaiak ongi daude eta deskribapenak ere bai.
Familia bateko ama atxilotu eta Logroñora eraman dute sorgina izatea leporatuta eta bere 13 urteko alaba saiatuko da ama salbatzen. Bukaera oso polita da.
Gure ustez sorginak onak dira. Beste pertsonei laguntzen diete gaixotasune tatik sendatzen erremedio naturalekin.


SAIOA ARIZKUREN (13 URTE)
Atearen atzean. Antton Kazabon

Gustatu zait gure adineko neska mutilak direlako protagonistak. Hemen institutuko ikasle bat irakasle batekin maitemintzen da, baina irakasle hori homosexuala da eta hori jakitean neska lur jota gelditzen da. Lagun batek gomendatu zidan eta horregatik hartu nuen eta gustatu zait baina ez gehiegi. Beste batzuk, biziagoak, gehiago gustatu izan zaizkit. Ni ez naiz oso irakurzalea. Institutuan agintzen digutena eta gutxi gehiago, besterik ez”.


DAVID DUMITREASA (13 URTE)
Beti iparralderantz. Jon Arretxe

Aitaren bila Afrikatik Europarako bidaia egiten duen 13 urteko mutil baten kontakizuna da hau. Interesgarria.
Ez naiz bereziki irakurzalea, baina batzuetan gustura hartzen ditut liburu batzuk. Joan den astean, adibidez, “Hoyos” izeneko bat hartu eta egun bakar batez irakurri nuen osoa. Abentura eta fantasiazko liburuak dira gehien gustatzen zaizkidanak. Hala ere halako istorioak nahiago ditut zineman ikusi, lan gutxiago eskatzen duelako.


BEÑAT LAKUNZA (13 URTE)
Ezekiel noraezean. Jasone Osoro

Oso interesgarria eta gainera hasiera hasieratik harrapatzen zaituen istorio bat da. Gure adineko jendearentzat oso ongi dago pertsonaiekin identifikatzen garelako.
Irakurtzen dut, baina ez gehiegi. Normalean, gazteen istorioak gustatzen zaizkit.
Fantasia eta abenturak zineman gustatzen zaizkit, baina liburuetan ez.

Komunikabidea: www.zeberri.eus

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.