{"id":4043,"date":"2014-04-04T00:11:25","date_gmt":"2014-04-03T22:11:25","guid":{"rendered":"http:\/\/tutoberri.info\/?p=4043"},"modified":"2024-06-02T17:31:05","modified_gmt":"2024-06-02T15:31:05","slug":"euskaraz-bizi-egun-txikia-ospatu-zuten-agoitzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/tutoberri.info\/?p=4043","title":{"rendered":"Euskaraz Bizi Egun txikia ospatu zuten Agoitzen"},"content":{"rendered":"<p class=\"has-drop-cap\" style=\"text-align: justify;\">Agoitzen Euskaraz Bizi Egun txikia ospatu zen martxoaren 22an. Iazko Euskaraz Bizi Egunaren harrera arrakastatsua ikusita, EHEko taldekideek aukera bikaina ikusi dute agoiztarren agendan urtero egun honi tartetxoa egiteko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><a href=\"https:\/\/tutoberri.info\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/1912429_299704273487622_131968990_o.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-4044 alignright\" src=\"https:\/\/tutoberri.info\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/1912429_299704273487622_131968990_o-300x169.jpg\" alt=\"1912429_299704273487622_131968990_o\" width=\"300\" height=\"169\" srcset=\"https:\/\/tutoberri.info\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/1912429_299704273487622_131968990_o-300x169.jpg 300w, https:\/\/tutoberri.info\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/1912429_299704273487622_131968990_o-1024x578.jpg 1024w, https:\/\/tutoberri.info\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/1912429_299704273487622_131968990_o-495x279.jpg 495w, https:\/\/tutoberri.info\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/1912429_299704273487622_131968990_o.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Egun osoko egitaraua prestatu zuten. Bertan, nabarmentzekoa da Agoizko kultur taldeen parte hartzea. Goizeko 10:30etan dianak hasi ziren Milaur Taldearen eskutik. 12ak aldera txupinazoa bota zen eta hasiera eman zioten kale animazioari eta azokari. Erraldoiek, gaitariek, dantzari txikiek, txistulariek, Bilaketa Txarangak eta joaldunek kolorez eta musikaz bete zituzten Agoizko kaleak, nahiz eta euria egiteko zantzuak agerikoak izan. Ondoren, makina bat lagun bildu zituen \u00abEuskaraz Bizi!\u00bb bazkaria izan zuten Merkatu plazako karpan. Oharkaberen eskutiko dantzaldia hasi aurretik Agoizko Trikitilari Taldeak girotu zuen bazkalondoa. Arratsaldean ere giro aparta egon zen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">The Icer Companyren kontzertua hasi baino lehen, EHEko kideak igo ziren eszenatokira eta Gasteizko EBEera joateko gonbitea luzatu zuten. \u00abUdalak eta Biok Euskaraz\u00bb dinamikaren azalpen txiki bat eman eta egundaino Agoitzen egindako eskaera kopuruaren berri emateko aukera izan zuten. Iru\u00f1ean egun berean egin zen manifestazioari beren atxikimendua adierazi zioten bidenabar.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gauean ere giro paregabeaz gozatu zuten Akort eta Kezkaken kontzertuen eskutik.<\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><em>Komunikabidea: <a href=\"http:\/\/www.euskalherrianeuskaraz.org\/udalak\/1344\/Euskaraz_Bizi_Egun_txikia_ospatu_zuten_Agoitzen\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskal Herrian Euskaraz<\/a><\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Agoitzen Euskaraz Bizi Egun txikia ospatu zen martxoaren 22an. Iazko Euskaraz Bizi Egunaren harrera arrakastatsua ikusita, EHEko taldekideek aukera bikaina ikusi dute agoiztarren agendan urtero&#46;&#46;&#46;<\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":4044,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[47],"tags":[],"class_list":["post-4043","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hezkuntza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4043","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=4043"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4043\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28975,"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4043\/revisions\/28975"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/4044"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=4043"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=4043"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/tutoberri.info\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=4043"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}