Angiluerreka Elkarteak erabat gaitzesten du gure fatxadan egindako pintada

Angiluerreka Elkarteak publikoki salatu eta arbuiatu nahi du gure elkartearen fatxadan egindako margoketa. Bandalismo-ekintza honek, gure herriari dagokion eta ordezkatzen duen espazio bat hondatzeaz gain, larderia, iraina eta errespetu falta erabili nahi ditu adierazpide gisa.

Ez dugu horrelako jarrerarik normalizatuko. Desadostasuna, eztabaida eta aniztasuna edozein gizarte demokratikoren funtsezko zati dira, baina ezin dira inoiz justifikatu mehatxuen, irainen, erasoen edo espazio kolektiboei egindako kalteen bidez.

Angiluerreka herriarekiko topaketa, kultura, partaidetza, bizikidetza eta konpromisorako gunea da. Pertsona askoren eta 40 urte baino gehiagoko lanari, inplikazioari eta ilusioari esker eraikitako lekua. Beraz, Angiluerreka erasotzea ez da horma bat zikintzea bakarrik: espazio komunitario bat erasotzea da, lan kolektiboa eta ordezkatzen duena, herritik herriarentzat egiten den dena.

Argi utzi nahi dugu horrelako ekintzek ez gaituztela kikilduko eta ez dutela aldatuko gure herrian ulertzeko eta bizitzeko dugun modua. Lanean jarraituko dugu, jarduerak antolatzen, komunitatea eraikitzen eta Agoitz parte-hartzaile, plural eta errespetuzkoa defendatzen.

Denak ez du balio. Eta ez gara isilik egongo horrelako ekintzen aurrean. Ez dugu atzerapausorik emango. Garena eta sinesten duguna egiten jarraituko dugu: Agoitz partaidetzatik, kulturatik, errespetutik eta lan kolektibotik eraikitzen jarraituko dugu.