Herri-zopa (Jolaska VI)
Aurten, Angiluerreka elkarteak 40 urte betetzen ditu. Hori ospatzeko, hainbat joko prestatu ditugu sari bikainekin.
Gure esploratzaileek, Iratik Billabetatik eta Ikerrek Zangozatik, gure merindadeko herriak erakutsiko dizkigute. 2026ko azarotik abendura sari bikainak lor ditzakezu:
- Egunkari bat Estankon
- ‘Milaur’en entsegu baterako gonbita
- ‘Galdezka’ mahai-joko bat
- ‘Kezkak’ taldeak sinatutako CD bat
- ‘Rocamador’en entsegu baterako gonbita
- Futbol partida bat ikusteko sarrera
- Agoizko zubiaren opari bat
- 2002ko Dantzari Egunaren kamiseta bat
- Remonte partida bat ikusteko sarrera
- Pote bat Angiluerreka elkartean
Irabazleen zerrenda urtarrilaren 1ean argitaratuko da. Zorte on!
Jokoko esteka: angiluerreka.org/jolaska/herrizopa