Olaia Ardanaz, «Zintak» jokoaren txapelduna
Olaia Ardanazek irabazi du «Zintak (Jolaska III)» jokoa, Angiluerreka elkartearen 40. urteurrena ospatzeko egin dugun hirugarren jokoa. Beste saridunak izan dira:
- Dantzarien Biltzarraren egutegi bat (Olaia)
- Dantzarien Biltzarraren beste egutegi bat (Agurtzane)
- Aezkoako dantzarien entsegu baterako gonbita (Alicia)
- Azken «Dantzariak» aldizkaria (Ion)
- Azken-aurreko «Dantzariak» aldizkaria (Jon)
- Azken-hirugarren «Dantzariak» aldizkaria (Uxue)
- «Viva la Pepa» liburua (Miguelón)
- Dantzarien Biltzarraren pegatina bat (Kepa)
- Dantzarien Biltzarraren beste pegatina bat (Izaga)
- «Jauziak» liburua (Ainhoa)
Hirugarren lehiaketa hau bukatu da, baina oraindik joka dezakezu. Gure dantzariei zintak nahaspilatu zaizkie, ezin dute dantza egin eta zure laguntza behar dute.
Korabolatzaileari eskerrak eman nahi dizkiogu: Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
Jokoko esteka: angiluerreka.org/jolaska/zintak
