Agoizko barrankeadoreak Burgiko aldizkarian

Agoitz eta Iratiko ondareari eskainitako erreportai bat argitaratu da Burgiko «La Kukula» buletinean. Monografikoak Irati ibaiko Barrankeatzaile, Ganchero edo Pikeroen ogibidea jorratzen du, Agoizko Chelven historiari arreta eskainiz.

Iratiko pantanadak egurra ibaian bera garraiatzeko sistema bat da, berezi bezain ezezaguna dena. Burgi, Almadieroen herriak Agoizko historia hori, eta Iratiko herriena euren jatorritik ezagutarazi nahi izan du.

Gancheros efectuando su trabajo. Foto cedida por S. Salvador

Horretarako, hiru adituren laguntza izan ditu, istorio beraren atal desberdinak kontatzen dituztenak:

  • Manuel Félix Cruz Pedraza, Turia ibaiko Gancheroen Elkarteko presidenteak, ogibidearen jatorria, antolaketa eta teknikak azaltzen ditu.
  • Víctor Manuel Egia Astibiak kontatzen du nola amaitu zuten Chelvako Gancheroek Iratin barrankeatzen, nola egokitu zen ogibidea pantanada-sistema berezi horretara, eta horrek izan zuen eragin sozioekonomikoa.
  • Óscar Ramos Cabodevillak Agoizko eta Artozkiko Barrankeatzaile taldeei buruzko ikerketa sakona aurkezten du, baita ibaian bizia galdu zuten gazteei buruzkoa ere.

Gure historiako zati hau, propioa eta bakarra, aitortua izatea merezi du, ahaztu ez dadin. Eskerrik asko.

Para ver el reportaje completo: lakukula.com