Joseba Alkalde, «Galdezka» jokoaren txapelduna
Joseba Alkaldek irabazi du «Galdezka (Jolaska I)» jokoa, Angiluerreka elkartearen 40. urteurrena ospatzeko egin dugun lehen jokoa. Beste saridunak izan dira:
- Panera okindegiaren ogi bat (Joseba)
- Beti Jai tabernako piper frijitu bat (Ikerne)
- «El Aoiz de entonces» liburu bat (Joselu)
- Latasa harategiko txorizo bat (Maite)
- Futbol partida bat ikusteko sarrera (Jon)
- Kanpondoara egun bat sartzeko sarrera (Gorka)
- «Cross de la Costrada»n parte hartzeko gonbidapen bat (Agurtzane)
- Remonte partida bat ikusteko sarrera (Alicia)
- Dantzarien entsegu baterako gonbidapen bat (Ibai)
- Pote bat Angiluerreka elkartean (Asier)
Lehen lehiaketa hau bukatu da, baina oraindik joka dezakezu, Unai eta Izagaren eskutik, eta Agoizko bitxikeriak ikas ditzakezu. Zenbat dakizu Agoitz herriari buruz? Jokoak 15 galdera ditu: Lehenengo 5 galderak errazak dira, hurrengo 5ek maila ertaina dute eta azken 5 galderak dira zailenak. Hiru komodin erabil daitezke: «publikoaren komodina», «deiaren komodina» eta «50-50 komodina».
Korabolatzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu: Panera okindegia, Beti Jai taberna, Latasa harategia, Agoizko Kirol Elkartea, Agoizko Udala eta Agoizko dantzariak.
Jokoko esteka: angiluerreka.org/jolaska/galdezka
