Bi herriren aldarria
Eta, bat-batean, isildu egin dira 51.396 lagunen ahotsak. Isildu egin dira duela bi urte baino gehiagotik hona ozendutako amorruak, isildu aldarriak, isildu han-hemen antolatutako protestak, boikot eskaerak, lanuzteen abarrotsak, minutu eskas batean oroitzeko Israelek hildako 69.000 palestinarrak, zauritutako 170.000k eta lekuarazitako mordoa. 51.396 pertsona inguru mutu, gainez egindako zelai bat tente, ikurrinak, Palestinako banderak eta kufijak besoetan zabalduta. Eta, bat-batean, euste ariketak indartuta beharbada, ozenagoak eman dute «Palestina askatu» oihuek. San Mames ez da gehiago apaldu. Aldarrikapenekin bete dute zaleek Euskal Herriko eta Palestinako gizonezko futbol selekzioen arteko partidaren atarikoa, aldarrikapenekin josi dute jokoa bera, eta aldarrikatzen segitu dute epailearen txistuak bukatutzat jo duenean norgehiagoka. Euskal selekzioak Palestinakoak baino hiru gol gehiago sartu ditu (3-0); ez zaio gailendu, ordea.
Jatorriko berria irakurtzen jarraitzeko, klik egin hemen.


