Pirritx, Porrotx eta Marimotots Agoitzen

Agoitz zeru itxura du, herritarren teilatu, aterpe eta babesa delako. Harrera herria da Agoitz, munduko edozein txokotik etorritakoa beso zabalik jasotzen duena. Euskaratik eta elkartasunetik egiten du eta pailazook herriari urtero egiten diogun bisitan igartzen dugu hori. Lehen lerroan izan ditugu haurrak, pega pega eginda, jatorri ezberdineko familietakoak, adi adi, jolasti eta dantzari izan dira uneoro. Agurrean muxuak eta argazkiak ez dira falta izan. Eta hauen bidez haien etxeetan izango gaituzte urte osoz, maitasunez. Zorionak eta milesker Agoitz, guk ere maite zaituztegu!

Informazio gehigarria: facebook.com/katxiporreta.eus