Landutako puntua aurkari zuzen baten kontra

Partidu polita aurreikusten zen larunbat arratsaldean Mikel Deuna Berrian Lourdes hirugarren sailkatuaren bisitarekin, eta horrela izan zen.

Agoiztarrak lehenengo minututik Lourdesen bila irten ziren. Bisitariek atzera egin eta kontraerasora jotzen zuten, zehaztu ezin zituzten trantsizio azkarrekin. Hala ere, 26. minutuan, kanpoko taldea aurretik jarri zen, gorritxoen defentsan huts bat aprobetxatuz. Handik gutxira, Lourdesek abantaila handitu ahal izan zuen Aitzolek gelditu zuen buruz burukoan. Agoiztarrek, Mikel Continen aukera argi batekin erreakzionatu zuten, eta ondoren Berazaren burukada batekin, baina baloiak langa jo zuen.

Bigarren zatian joera berbera izan zen. Berazak berak berdindu zuen partida 65.ean, Iñigoren hegaletik asistentzia ona baliatuz. Gorritxoek hiru puntuak eskuratu ahal izan zituzten baina Majok ez zuen buruz burukoan asmatu. Azkenik, puntu bat talde bakoitzarentzat, berriz ere zaleen babesa azpimarratu behar den arratsalde batean.

Se preveía un partidazo el sábado por la tarde en el Nuevo San Miguel con la visita del tercer clasificado, el Lourdes, y así fue.

Los agoizkos salieron con todo a por un Lourdes que se replegaba y salía a la contra con rápidas transiciones que no lograban concretar. Aún así, en el minuto 26, los visitantes se adelantaban tras aprovechar un fallo de la defensa agoizka. Poco después, el Lourdes pudo ampliar la ventaja en un mano a mano que detuvo Aitzol. Los agoizkos reaccionaron con una ocasión clara de Mikel Contin y posteriormente con un cabezazo sin acierto de Beraza, ya que el balón impactó en el travesaño.

En la segunda mitad la tónica fue la misma. El propio Beraza fue quien igualó el encuentro en el 65’ con un gran cabezazo después de una buena asistencia desde la banda de Iñigo. Los agoizkos se pudieron llevar los tres puntos pero Majo no acertó en el mano a mano. Finalmente, un punto para cada equipo en una tarde donde de nuevo, hay que remarcar el apoyo de la afición agoizka.

Informazio gehigarria: instagram.com/agoizkoke
Argazkiak: @izagabizkai