Agoiztarren eraginkortasunak Baztandarrak zigortzen ditu

Elizondo bisitatzen genuen Baztanen aurka denboraldiko irteerarik zailenetako bati aurre egiteko.

Partida agoizkoen alde hasi zen, 9. minutuan Tabarrek bisitariak aurreratu baitzituen baloi bat azken unera arte borrokatu eta atezainaren aurrean bikain definitu ondoren. Lehen zatian zehar partida parekatua eta borrokatua ikusi genuen bi taldeen artean, nahiz eta Elizondokoek lehen zatiaren amaieran aukera argia izan zuten, Aitzolek buruz burukoa atera zuenean.

Bigarren zatian, gorritxoak entxufatuta atera ziren eta Asierrek Itoiz kapitainaren erdiraketa sare barrura bidali zuen. 2-0ekoarekin, Aitzol handia egin zen eta beste buruz buruko bat gelditu zuen Baztan partidan sar ez zedin. 82’an, Berazak baloi bikaina jarri zion Mañuri buruz 0-3koa jartzeko. Luzapenean, etxekoek aldea murriztu zuten falta jaurtiketa batekin, baina minutu gutxira agoiztarrek aldea handitu zuten Mañuren beste erantzun bikain batekin, eta 1-4koa jarri zuten markagailuan.

Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu Elizondora joandako zaleei partida osoan zehar transmititu zenuten animo eta indarragatik. Talde hau lortzen ari denaren parte zarete.

Visitábamos Elizondo para hacer frente a una de las salidas más complicadas de la temporada frente al Baztan.

El partido comenzó de cara para los agoizkos, ya que en el minuto 9 Tabar adelantaba a los visitantes tras luchar un balón hasta el final y definir a la perfección frente al meta rival. Durante el resto de la primera mitad vimos un partido igualado y muy peleado por ambos equipos, aunque los de Elizondo tuvieron la más clara justo al final de la primera parte en un mano a mano que sacó Aitzol.

En la segunda mitad, los rojillos volvieron a salir enchufados y Asier enviaba a la red un buen centro del capitán Itoiz. Con el 2-0, Aitzol se hizo grande y detuvo otro mano a mano para evitar que el Baztan se metiese en el partido. En el 82’, Beraza ponía un gran balón a Mañú para que este cabecease el esférico y pusiese el 0-3 en el marcador. Ya en el descuento, los locales recortaban distancias con un golazo de falta, pero al minuto los agoizkos aumentaron distancias con otro gran testarazo de Mañú, poniendo así el definitivo 1-4 en el marcador.

Una vez más queremos agradecer a la afición agoizka desplazada hasta Elizondo el ánimo y la fuerza que transmitieron durante todo el encuentro. Sois parte de lo que el equipo está consiguiendo.

Informazio gehigarria: instagram.com/agoizkoke
Argazkiak: @izagabizkai