Udalbatza txikia estreinekoz aritu da
Agoitzen badu, dagoeneko, 2024-2025 ikasturterako haur korporazio berria, Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi hizkuntza-ereduetako (euskara eta gaztelania) ikasleen artean aukeratua.
Amets Ardanaz Arzelus izanen da udalbatzaburua, Aitor Ugalde Larrea alkate txikiaren ordez. Berarekin izanen dira Libe Ayechu Azpilikueta, Nahikari Arteaga Miguel, Noa Aquerreta Cardenas, Valentino Buezas La Spina, Markel García Otano, Oihane Gogorcena García, Olatz Otero García, Iraitz González Rodríguez, Unax Lizarraga Romero eta Marko Rota García zinegotziak.
Joan den azaroaren 27an egin zen hautaketa prozesua konpromisoz betetako urtearen hasiera izan da korporazio txiki honentzat. Izendapenaz geroztik, arrakastaz egin dute debuta Olentzeroren eta Errege Magoen harreran, besteak beste. Jarduera horiek Agoizko gizarte-bizitzan duten zeregin aktiboaren ikur dira.
Ekimen honek tokiko ekitaldi eta gaietan gazteen inplikazioa sustatu nahi du, eta herritarren parte-hartzearen eta erantzukidetasunaren balioak transmititzea du helburu. Udalaren arabera, jaietako ekitaldiez gain, Udalbatzak herria hobetzeko proposamenak eginen ditu eta gazteak euren ingurunea zaintzera animatuko ditu.
Ilusioz, gogoz eta konpromisoz, ordezkari txiki horiek urte ahaztezina bizitzeko prestatzen ari dira, eta ikaskuntza, dibertsioa eta Agoizko ongizatearen aldeko ekarpena uztartuko dute.
Komunikabidea: agoitz.eus