Neguko liderrak

Alesbeseko taldeak bisitatu gintuen urteko azken partidan.

Lehen zatian, agoiztarrek 20 minutu behar izan zituzten markagailuan aurretik jartzeko, Mañuk Majoren pase on bat nahi bezala errematatu ondoren. Hala eta guztiz ere, bisitariek berdinketa lortu zuten area ertzean gelditu zen baloi bat aprobetxatu ondoren. Hortik aurrera, Isaacen “gol fantasma” bat eta Markelen bolea bat izan ziren lehen zatiko aukerarik argienak.

Bigarren zatian, Serranoren mutilak labana hortzen artean zutela zelairatu ziren, eta aurkariaren atezainaren jardun handi batek bakarrik eragotzi zuen markagailuan aurrea hartzea. Hala ere, Miguelen areaz kanpoko jaurtiketa baten ondoren, baloiak kanpoko jokalari baten eskuan jo zuen eta epaileak penaltia adierazi zuen, Iñigok 2-1ekoa lortuz. Partidua amaitzear zegoela eta kontraeraso bat aprobetxatuz, Oihanek nahi bezala sartu zuen gola area txikian hilda zegoen baloi bat jaso eta gero. Horrela, 3-1ekoa jarri zuen markagailuan, gorritxoak urtea lehengo postuan bukatuz.

Nos visitaba el Alesves de Villafranca en el último partido del año.

En la primera mitad, los agoizkos tardaron 20 minutos en abrir el marcador después de que Mañu rematara a placer un buen pase de Majo. A pesar de ello, los visitantes se reponían del gol y empataban después de aprovechar un balón muerto al borde del área. A partir de ahí, un gol fantasma de Isaac y una volea de Markel fueron las ocasiones más claras del primer tiempo.

En la segunda parte, los de Serrano salieron con el cuchillo entre los dientes y solo una gran actuación del guardameta rival evitaba que se adelantasen en el marcador. A pesar de ello, después de un disparo de fuera del área de Miguel, el balón golpeaba en la mano de un jugador visitante y el árbitro señalaba penalti. La pena máxima fue transformada por Íñigo, que justo antes había mandado el balón al travesaño en una gran jugada. Ya con el partido a punto de acabar y aprovechando un contragolpe, Oihan marcó a placer tras recoger un balón muerto en el área pequeña, poniendo así el definitivo 3-1 en el marcador y haciendo que los agoizkos duerman líderes hasta mínimo el año que viene.

Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @izagabizkai