Berdinketa azken minutuan

Bigarren sailkatuak, Peña Azagresak, bisitatzen gintuen larunbat arratsaldean.

Partida ez zen ondo hasi gorritxoentzat, lehen jokaldietako batean bisitariak aurreratu baitziren heriotzaren pase bati esker. Hala eta guztiz ere, agoiztarrek berehala erreakzionatu zuten eta 11. minutuan Majo berriro agertu zen txilena ikusgarri batekin berdinketa jartzeko. Gutxi iraun zuen pozak Serranoren mutilentzat, hurrengo minutuetan Azagrako taldea berriro aurreratuko baitzen penalti argi bati esker.

Bigarren zatian agoiztarrak berdinketaren bila atera ziren. Majok eta Iñigok aukera argienak izan zituzten hasi eta berehala. Kanpokoek aukera argia izan zuten, baina errematea zutoinera bidali zuten. Hiru puntuak Azagrara joango zirela zirudienean, Beraza agertu zen jaurtiketa indartsu batekin bisitarien atezaina gainditzeko eta azken 2-2koa markagailuan jartzeko.

Nos visitaba el sábado por la tarde el segundo clasificado, la siempre complicada Peña Azagresa.

El partido no comenzaba bien para los agoizkos, ya que en las primeras jugadas los visitantes se adelantaban gracias a un pase de la muerte. A pesar de ello, los rojillos no tardaron en reaccionar y en el minuto 11, Majo volvía a aparecer para con una impresionante chilena poner el empate en el marcador. Poco duró la alegría para los de Serrano, ya que en los siguientes minutos los de Azagra se adelantarían de nuevo gracias a un penalti claro.

En la segunda mitad los agoizkos salieron a por el empate. Majo e Iñigo tuvieron las más claras nada más comenzar y los visitantes también pudieron sentenciar en un remate al palo. Cuando parecía que los tres puntos se iban a ir para Azagra, apareció Beraza para batir con un potente disparo al meta visitante y poner el definitivo 2-2 en el marcador.

Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @izagabizkai