Aldagela berriak futbol-zelairako
Agoizko Udalak Construcciones Leache SL enpresari adjudikatu dio «Nuevo San Miguel» futbol-zelaian aldagela berriak eraikitzeko proiektua. Obra hasia da jada, eta 183.980 euro jotzen du, BEZa kanpo. Tokiko kirol-instalazioak hobetu beharra zegoen, talde federatu ugarik erabiltzen baitituzte, eta obrak behar hori ase nahi du.
Hartara, beste bi aldagela egingo dira jokalarientzat, eta beste bat, arbitroentzat. 85,10 metro koadroko azalera izango dute guztira, eta erosoagoak izango dira; haiei esker, arinago programatuko dira partidak, murriztu egingo baitira haien arteko atzerapenak. Gaur egun, Club Deportivo Aoiz / Agoizko Kirol Elkarteak 155 jokalari ditu hainbat kategoriatan. Kopuru handia da hori, eta aldagelen egoera jasanezina zen jada.
Obrak egiteko epea sei hilabete da. Hori da, hain zuzen, Agoizko Udalak Itoizko urtegiak inguruan eragiten dituen kargak eta lurralde-inpaktua konpentsatzeko jasotzen duen partidaren kontura aurreikusitako bi jarduketetako bat.
Komunikabidea: agoitz.eus