Mikel Itoizek beste denboraldi bat jarraituko du bere bizitzako taldea defendatzen.
Oskaritzeko hegal eta mitoak lehen taldeko txalupa gidatzen jarraituko du.
Goazen, kapo! |
|
Asier Gordok Agoizko KEarekin duen konpromisoa berritu du.
Gure “Sokratis”-ak hirugarren urtez jarraian defendatuko ditu gorritxoen koloreak.
Goazen, Gordo! |
|
Mikel Euguik Agoizko KEan jarraituko du denboraldi honetan.
Arrotxapeko jokalariak Mikel Deuna Berriko hegala igotzen jarraituko du aurten ere.
Goazen, erletxo! |
|
Iñigo Ezpeltak beste urte bat jarraituko du bere herriko taldean.
Agoitzeko “10”ak golak eta gol paseak eskaintzen jarraituko du. Lehenengo taldean bere bederatzigarren denboraldia izango da.
Goazen, Iñi! |
|
Julen Indak Agoitzen jarraituko du zortzigarren urtez.
Uritzeko jokalariak defentsan lana eta kontrako taldeen arietan gozokiak jartzen jarriko ditu.
Goazen, moreno! |
|
Aitzol Unzuek beste urte batez bere herriko taldearen atea defendatzen jarraituko du.
Agoizko atezainak bostgarren denboraldia beteko du lehen taldean.
Goazen, AUL! |
|
Aiser Majok Agoizko KEarekin beste denboraldi batez berritu du.
Mendillorriko hegalak aurpegia eta behar dena uzten jarraituko du agoizko kamiseta defendatzeko.
Goazen, Pollo! |
|
Markel Aristuk Agoizko KEeko defentsa zuzentzen jarraituko du beste urte batez.
Kapitainetako batek gorritxoekin berritu eta defentsan agintzen jarraituko du.
Goazen, Markel! |
|
Mikel Continek Agoizko KEarekin duen konpromisoa beste urte batez luzatu du.
Mikelek 32 partida jokatu zituen lehen denboraldian, eta abiadura eta elektrizitatea ematen jarraituko die agoizkoei.
Goazen, Papi! |
|
Isaac Continek beste denboraldi batez agoizko kamiseta defendatzen jarraituko du.
Otsagabiako jokalariak bere anaia txikia zaintzen jarraituko du, edo ez… nork zaintzen du nor?
Goazen, Jisi! |
|
Eneko Berazak beste denboraldi bat berritu du Agoizko KEarekin.
Lehen denboraldian 23 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen Mendillorriko erdilariak bigarren urtea beteko du kamiseta gorritxoa defendatzen.
Goazen, Beraza! |
|
Aimar Itoizek kamiseta gorritxoa janzten jarraituko du aurten ere.
Agoizko harrobiko jokalari gazteak, iaz lehen taldearekin 6 gol sartu zituenak, bere herriko taldearen koloreak defendatzen jarraituko ditu 2024-2025ean.
Goazen, Aimar! |
|
Kaiet Ezpelta gorriz janzten jarraituko da 2024-2025 denboraldian.
Agoizko erdilaria bere herriko taldearekin berritu du eta lehen taldearen iparrorratza izaten jarraituko da.
Goazen, Kai! |
|
Asier Sanchezek Agoizko KEarekin berritu du beste urte batez.
Aurreko denboraldian 27 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen jokalari gorritxoak bere herriko taldearengatik arima uzten jarraituko du.
Goazen, Jasi! |
|
Aitor Ardanazek Agoizko KEarekin beste urte batez berritu du.
Aitor, agoizko harrobiko altxorretako batek, 15 urterekin egin zuen debuta lehen taldearekin, eta gorritxo izaten jarraituko da beste denboraldi batez.
Goazen, buey! |
|
Gaizka Arrutik gorriz janzten jarraituko da beste denboraldi batez.
Agoizko aurrelari gazteak erregionaleko fitxa izango du, baina lehen taldearen dinamikan egongo da denboraldian zehar.
Goazen, Koate! |
|
Miguel Irigoyenek Agoizko KEarekin berritu du 2024-2025erako.
Agoizko erdilariak erregionaleko fitxa izatetik lehen taldekoa izatera pasako da, nahiz eta iaz jada 26 partida jokatu zituen autonomikan. Zorionak, Miguel!
Goazen, Miroslav! |
|
Asier Sotok Agoizko KEarekin berritu du beste urte batez.
Agoizko harrobiko jokalari gazteak erregional taldeko fitxa izango du, baina lehen taldearen dinamikan egongo da 2024-2025 denboraldian.
Goazen, Soto! |
|
Iñigo Mañuk beste denboraldi batez berritu du Agoizko KEarekin.
Gorritxoen mito eta arieteak hamahirugarren denboraldia beteko du lehen taldean. Mañuk 100 gol baino gehiago daramatza bere herriko klubarekin, eta beteranotasuna eta golak eskaintzen jarraituko du.
Goazen, bomber! |
|
Oihan Pascual «Botxi» jokalari gorritxo berria.
Uharteko aurrelaria lehen fitxaketa bihurtu da. Iaz, Hirugarren RFEFen partida bat jokatzeaz eta gol bat sartzeaz gain, 29 partidatan 11 diana lortu zituen Uharteko preferente mailako taldearekin.
Goazen, Oihan! |
|
Iñaki Burguik Agoizko KEaren atea indartuko du.
Bi urtez klubetik kanpo egon ondoren, Urrotzeko atezaina hazten ikusi zuen klubera itzuli da. Bidezarra taldetik dator, non azken denboraldian 24 partida jokatu ditu 3. mailan.
Goazen, Burgui! |
|
Ander Tabar Agoizko KE-ko aurrelari berria.
Uharteko 23 urteko jokalaria CD Amigó-ko autonomikotik dator, eta abiadura, izaera eta gola eskainiko dizkio agoizko taldeari.
Goazen, Tabar! |
|