Larrainetako Auzoko festa
Aurreko larunbatean, ekainaren 8an, hirugarren aldiz ospatu egin zen Larrainetako Auzoko festa.
Eguna hasteko, mendi irteera bat egin zen, baita festa antolatzeko auzolana ere.
Goizeko 12:00etan, txupinazoa bota eta gero, umeentzako jokoak antolatu ziren eta hamaiketako izan zen.
Herri bazkarian 100 pertsona bildu ziren. Bazkalondoan, umeentzako eta gazteentzako ginkana.
Arratsaldeko 19:00etan, Agoizko Tantaka taldearen kontzertua egon zen; eguna bukatzeko, zezenzuskoa atera zen auzoan zehar.
* Argazkiak iazkoak dira.