Ametsaren amaiera Kaiolan
Errotxapeako auzoa bisitatu genuen denboraldiko azken partiduan.
Partidua agoizkoak kontzentratuta eta liderraren aurka oso ongi jokatuz hasi ziren. Lehen zatian, aukera argienak kornerretan izan ziren. Lehenengo Aitorrek eta gero Gordok ezin izan zuten Igearen taldea aurreratu.
Bigarren zatian berdin jarraitu zuen partiduak eta 83. minutuan Arrutik area barruan baloi bat harrapatu eta 0-1ekoa jarri zuen markagailuan. Gutxi iraun zuen pozak agoizkoentzat; izan ere, hurrengo minutuan, Errotxapearen areaz kanpoko jaurtiketa batek Kaieten jo zuen eta pilota sare barrura desbideratu zuen, Aitzolek ezer egin ahal gabe.
Azkenean 1-1 markagailuan, baina agoizkoek irabazi izan balute ere, ez zuten igotzeko aukerarik izango, jardunaldiko gainerako partiduetan eman beharreko emaitzak ez zirelako eman.
Visitábamos el barrio de la Rochapea en el último partido de la temporada.
El partido comenzó con los agoizkos muy concentrados y jugándole de tu a tu al líder de la clasificación. En la primera mitad, las más claras para los agoizkos fueron a balón parado. Primero Aitor y después Gordo no consiguieron adelantar a los de Igea.
En la segunda mitad el partido siguió igual y en el minuto 83, Arruti pescó un balón dentro del área para poner el 0-1 en el marcador. Poco duró la alegría para los agoizkos, ya que en el siguiente minuto, un disparo de fuera del área de la Rochapea, pegó en Kaiet desviando la pelota al fondo de la red, sin que Aitzol pudiera hacer nada.
Al final 1-1 en el marcador, aunque si los agoizkos hubiesen ganado, tampoco habrían tenido opciones de ascender, debido a que no se dieron los resultados que se tenían que dar en los demás partidos de la jornada.
Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @alfredotollar