Amets egiten jarraitzeko garaipena

Azkoyen genuen aurkari ligako azken-aurreko partidan.

Gorritxoak hasieratik nagusitzen hasi ziren, eta laster Tollarrek burukada batekin agoizkoak markagailuan aurreratu zituen, korner batean baloia area barruan solte geratu ondoren. Minutu batzuk geroago, Asierrek jaurtiketa gurutzatu bikaina egin zuen bigarren gola sartzeko. Agoizko taldea baloiaren jabe izaten jarraitu zen eta atsedenaldiaren aurretik Berazak 3-0ekoa egin zuen.

Bigarren zatian kanpokoak 10 jokalarirekin geratu ziren eta agoiztarrak arin mugitzen jarraitzen zuten baloia. Kaietek areaz kanpoko jaurtiketa on batekin 4-0ekoa lortu zuen. Partidako azken minutuetan, Iñigo kanpoko atezainaren aurrean zegoenean, hau driblatu zuen 5-0ekoa sartzeko.

Nos enfrentábamos al Azkoyen en el penúltimo partido de la liga.

El partido comenzó con los Rojillos imponiéndose desde el principio, y muy pronto Tollar habría el marcador con un cabezazo, después de que en un córner el balón quedase suelto dentro del área. Pocos minutos después, Asier hacía el segundo gracias un gran tiro cruzado. El Aoiz, seguía dominando el balón y antes del descanso, Beraza ponía el 3-0.

En la segunda mitad en Azkoyen se quedó con 10 jugadores y los agoizkos movían el balón de manera fluida. Kaiet con un buen disparado de fuera del área lograba poner el 4-0. Ya en los últimos minutos del partido Iñigo se plantaba enfrente del portero visitante y conseguía driblarle para a puerta vacía marcar el 5-0 definitivo.

Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @alfredotollar