Julio Villanueva, «Solidari@s con Itoitz»: «Duela 20-40 urte ohartarazten genuen egoerara iritsi gara; krisi ekosozial honetan borroka egitea beharrezkoa da»
Ingurugiroaren eta ekologismoaren aldeko borrokan mugarri garrantzitsua izan zen Itoizko urtegiaren obretan 1996ko apirilaren 6an gertatutakoa. Zortzi ekintzailek porlana garraiatzen zuen mekanismoaren kableak moztu zituzten, hilabete luzez obrak geldiaraziz. Orduko bizipenak eta hark utzitako irakaspenek balio dute gaur egun ere.
Zer datorkizu burura 1996ko apirilaren 6a aipatzean?
Oraindik zirrara eta emozioa sortzen zaizkit. Ekintza hark oso ondorio nabarmenak izan zituen. Lehenik eta behin, obrak gelditzea; ia urtebeteko lanen atzerapena lortu genuen, eta hori garrantzitsua izan zen. Inportantea izan zen baita ere oxigenoa izan zelako. Borroka hark bere mugak zituen; alde batetik, Auzitegi Nazionalak egindako epaiak nolabait gaindiezina zirudien. Dirutza eskatzen zuten obra horiek gelditzeko, eta ikusten zen ez zegoela modurik. Guk gelditu egin genuen, eta itxaropenerako tartea eskaintzea izan zen.
Jatorriko berria irakurtzen jarraitzeko, klik egin hemen.