Frantziako herri xehearen eskutik, lanak Frantziako Iraultzaren lehen urteetako gertakari batzuk ekarriko dizkigu. Komiko bihurtutako artisauek kontatuko digute nola bizi izan zuten pozaren eztanda, eta nola bizi ere, itxaropen zapuztuak eta berdintasunaren aldeko amets zimelduak. Antzezlanak badu satiratik, tragediatik, txotxongilotik eta antzerki bufotik, beste genero batzuen artetik.

1975ean, El Lebrel Blanco Iruñeko talde historikoak libreto hau eraman zuzen eszenara, gizartean, politikan eta artean munta handiko eztabaida eraginda.

Informazio gehigarria: https://www.facebook.com/coralsanmiguel