Urteari hasiera emateko, garaipena

Urteko lehen partiduan Murtxanteren bisita jaso genuen.

Partida aurrez aurre hasi zen agoizkoentzat, zazpigarren minutuan Itoiz kapitainak ezkerkada eder batekin Iñigoren pase on baten ondoren kanpotarren atezaina garaitu baitzuen. Erriberakoek baloiaren kontrola utzi zioten Igearen taldeari, baina gorritxoek ez zuten lehenengo zatian gol aukera askorik sortu.

Bigarren zatian talde bisitariak intentsitatea jaitsi zuen eta Igearen taldea erosoago egon zen zelaian. 63an, Iñigok Majoren zentro on bat aprobetxatu zuen lurra tartean jartzeko. Norgehiagokaren amaieran, 83.ean, Mañuk baloia lapurtu zion Murtxanteko atezainari eta, eskoratuta egon arren, kalitate handiz eta bere hanka ez hain trebearekin 3-0ekoa jarri zuen markagailuan.

Victoria para comenzar el año

Recibíamos al Club Deportivo Murchante en el primer partido del año.

El partido comenzaría de cara para los agoizkos, ya que en el 7’ el capitán Itoiz con un gran zurdazo batiría al meta visitante después de un buen pase de Iñigo. Los riberos cedieron el control de balón a los de Igea, que en la primera parte no generaron muchas más ocasiones de gol.

En la segunda parte el conjunto visitante bajó la intensidad y los de Igea estuvieron más cómodos en el campo. En el 63’, Iñigo aprovecharía un buen centro de Majo para poner tierra de por medio. Ya al final del encuentro, en el 83’, Mañu le robó el balón al guardameta del Murchante y a pesar de estar escorado, con gran calidad y su pierna menos hábil puso el definitivo 3-0 en el marcador.

Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @alfredotollar