Kronika – 2023/24ko 13. jardunaldi (Autonomikoa)

Beharrezko garaipena Mikel Deuna Berrian

Garesek bisitatzen zuen Agoitz ostiralean, goiz hotz baina futbol partidu eder bat ikusi ahal izan zen egunean.

Partida bi aukera garbirekin hasi zuten kanpokoek . Lehenengoan baloiak zutoinean jo zuen eta bigarrenean, Gareseko aurrelariaren jaurtiketa Unairen ate gainetik joan zen. Agoizko taldea pixkanaka partidan sartu zen eta Tollarren gol bati esker aurrea hartzea lortu zuen, atsedenaldira 1-0ekoarekin iritsiz.

Bigarren zatian, lehia estua izan zen, baina Majok aldea handitzea lortu zuen ezker hankarekin erremate on bat eginez, etxekoei lasaitasuna emanez eta 2-0ekoa jarriz. Talde bisitaria saiatu zen, baina Igearen mutilek ondo defendatu zuten eta emaitzari eustea lortu zuten.

Agoizkoak garaipenaren bidera itzuli ziren, sailkapenean gora begiratzeko garrantzitsuak diren hiru puntu eskuratuz.

Victoria necesaria en el Nuevo San Miguel

Nos visitaba el Gares el viernes en una mañana fría pero de buen fútbol.

El partido comenzó con dos ocasiones para el equipo visitante. En la primera estrellarían el balón en el palo y en la segunda, el disparo del delantero del conjunto de Puente la Reina se iba por encima de la portería de Unai. El Aoiz poco a poco se metió en el partido y conseguiría adelantarse con un golazo de Tollar, llegando así con el 1-0 al descanso.

En la segunda mitad, el choque estuvo reñido, pero Majo consiguió ampliar la ventaja con un buen remate con la pierna izquierda, dando calma a los agoizkos y poniendo tierra de por medio con el 2-0. El conjunto visitante lo intentó, pero los de Igea defendieron bien y consiguieron mantener el resultado.

Los agoizkos volvieron a la senda de la victoria, haciéndose con tres puntos muy importantes para mirar hacia arriba en la clasificación.

Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @alfredotollar