“Artozki-Artezki” erakusketa Agoitzen ikusgai

Azaroaren 4ra arte Agoizko Kultur Etxean ikusgai izanen da “Artozki-Artezki” erakusketa. Itoizko urtegiaren aurkako borrokaren testuinguruan, herrien desalojoa eta suntsiketa barnebiltzen duen erakusketa da. Bertan ikus daitezke 20 urte desagertuta izan diren Artezki museoaren artelanak, Artozkiko desalojoan poliziak eraman zituena eta orain berreskuratu direnak.