Kronika – 2023/24ko 1. jardunaldi (Autonomikoa)

Lehen harria bidean

Villatuertan hasi genuen denboraldia, Ondalan talde igo berriari aurre eginez. Lehen zatiko lehen minutuetan etxekoak aurreratu ziren, agoiztarren defentsan izandako desorekari esker. Eroso sentitu ez arren, talde bisitariak partida berdindu zuen atsedenaldira iritsi baino lehen, Asierren areaz kanpoko gol ikusgarri bati esker.

Bigarren zatian, gorritxoek ez zuten gol aukera argirik sortu eta defentsan huts egin ondoren Ondalanek 2-1ekoa jarri zuen markagailuan. Luzapenean, defentsan izandako beste akats batek Igeako taldea kondenatu zuen eta 3-1ekoa jarri zuen markagailuan.

Primera piedra en el camino

Comenzábamos la temporada en Villatuerta, enfrentándonos al recién ascendido Ondalan. En los primeros compases de la primera parte se adelantaron los locales gracias a un desajuste en la defensa agoizka. A pesar de no sentirse cómodo, el conjunto visitante empató el partido justo antes del descanso, gracias a un golazo de fuera del área de Asier.

En la segunda parte, los rojillos no consiguieron generar ocasiones claras de gol y después de un fallo defensivo el Ondalan puso el 2-1 en el marcador. Ya en el descuento, otro error en la zaga agoizka condenó al conjunto de Igea y puso el 3-1 en el marcador.

Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @alfredotollar