Gazteen Dantza Topaketa egin dute Araian

Euskal Dantzarien Biltzarrak lehen aldiz antolatu du aurten Euskal Herriko I. Gazteen Dantza Topaketa, ekainaren 30etik uztailaren 2ra, ostiraletik igandera, Araian (Asparrena), Dantzari izateaz harro lelopean. Ekimenean parte hartu duten gazteek dantza taldeetako belaunaldi aldaketaren inguruko gogoeta egin dute, besteak beste. bildu dira.

Hiru egunez, elkarrekin hausnartu dute Euskal Herri osotik iritsitako 125 gazte inguruk. “Zaletasun bat ez ezik, nortasun ezaugarri bat ere partekatzen dute. Horrek elkarrekiko errekonozimenduaren efektua ere eragin du, eta horrek eragina izan dezake euskal gizartearekiko duten eginkizunaren eta konpromisoaren kontzientzia handiagoa izatean”, aldarrikatu dute antolatzaileek.

Askotariko dinamiken bitartez, besteak beste, euskal kulturaren transmisioa, dantzari izatearen harrotasuna, euskal ondare kulturaleko kidetasuna eta ingurune profesionala izan dituzte hizpide. “Euskal kulturaren adierazpen bide gehiago aztertu behar dira, leku berrietara zabalduz, taldeak nahastuz, dantza berriak ikasiz eta irakaskuntza metodologia berriak erabiliz, kulturaren kontserbazioa eta agertoki berriak sortzea uztartuz”, ondorioztatu dute.

Para seguir leyendo la noticia original, clicar aquí.