Arturo Espejo mailaz igo izanak duela 37 urteko puntura itzultzea eragin du, Zabalza Garate familiaren arabera
Mikel Zabalzaren familiak salatu duenez, Arturo Espejo Valero guardia zibila mailaz igo izanak gertaturikoa argitzeko esperantzak zapuztu dizkie, eta gogorarazi die «duela 37 urte ginen puntu berean gaudela». Idoia Zabalzaren esanetan, Espainiako Gobernuak tortura saritu nahiago izan du, egia eta justizia bilatu beharrean, «alde batera utzita Nazio Batuen biktimekiko irizpideak». Halaber, iraintzat jo du guardia zibilaren maila igoera eta begiak zabaltzeko balio izan diela azaldu du.
Jatorriko berria irakurtzen jarraitzeko, klik egin hemen.