Aurten 35 urte betetzen ditugu. Urte asko izan dira Agoitzen euskal kultura zabaltzen eman ditugunak. Inauterien, herri bazkarien, ekitaldien, jaien, txapelketen, kontzertuen, ikuskizunen, bileren, aldarrikapenen, parranden edota pote bat lasai hartzeko elkargune izan da Angiluerreka.

Tamalez, gure urtebetetzea ezingo dugu aurten ospatu. Covid 19aren pandemia hasi zenetik egoera latza bizitzen ari gara. Elkartea denboraldi batez itxita egon da, eta irekitzerako orduan oraindik dauden murrizketek ez digute utzi ohiko egoerara itzultzen.

Poliki-poliki ekitaldiak berreskuratzen joango gara, baina guztion ahalegina eta laguntza beharko dugu egoera bere onera itzul dadin.

Bultzada txikia emateko lehenengo pausoa 35. urteurrenaren kamiseta eta poltsa berriak izango dira. Eskuratu zurea Angiluerrekan.