Covid-19ak eguneroko bizimodua baldintzatu digu, eta, horretaz gain ere, 2020. urtean zehar ekitaldi eta zita garrantzitsu asko bertan behera utzi behar izan dira. Urte berria hastearekin batera, egoera ez da aldatu, eta Covid-19ak ekitaldiak bertan behera uztarazten (edo atzerarazten) jarraitzen du. Agoizko inauteriak kasu horietako bat da.

Agoizko Udalak eta Angiluerreka Elkarteak uste dugu erabaki egokia eta beharrezkoa dela Covid-19ren hedapenak osasun publikoan eragindako osasun-krisiari aurre egiteko. Bertan behera uztearen helburua jendetza elkartzea saihestea da, segurtasuna bermatzea eta gure bizilagunen osasuna zaintzea. Gogoratu nahi dugu birusa ez dela desagertu, gure artean jarraitzen duela eta kutsatzeko arriskua benetakoa dela. Horregatik, berriz ere norbanakoaren erantzukizuna eskatzen dugu, agoizko guztien osasuna gutako bakoitzaren esku baitago.

Azkenik, 2021eko otsailaren 4an, 2021eko Inauteriak bertan behera utzi direla ofizial egiten dugu.

Agoizko Udala eta Angiluerreka Elkartea